Addit3D 2020 azokak fabrikazio aditiboko eta 3D-ko azken aurrerapen teknologikoak bilduko ditu

Datorren urteko maiatzaren 25etik 29ra, BIEMH ospatzen den aldi berean

Fabrikazio aditibo eta 3D inprimaketaren arloko soluzio industrial berritzaileenak izango dira ADDIT3Dren protagonistak, bere bosgarren edizioa ospatuko duena Bilbao Exhibition Centre-n 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean. Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azoka BIEMH ospatzen den bitartean gauzatuko da. Horrela,  Industria 4.0-rako erreferentziako gunea osatuko dute, maila guztietako sinergia eta negozio-aukerak eskainiz.

Teknologia aditiboa potentzial handia duen alternatiba bihurtu da, eta aukera ugari eskaintzen dizkie industria-sektore guztiei, bai eta merkatuko gainerako teknologiak baino irtenbide eraginkorrago eta pertsonalizatuagoak. Zentzu honetan, ADDIT3Dk, fabrikazio aditibo eta 3D inprimaketari zuzenduta dagoen herrialde mailako azoka profesional eta industrial bakarrak, sektorearen aldi berean eboluzionatzen jakin du. Horrek ibilbide oso positiboa egitea eta hobetzea ahalbidetu dio, ez bakarrik kuantitatiboki, baizik eta kualitatiboki ere. Deialdia urteroko hazkuntza jarraituko testuinguruan ematen da, 2022ra arte %20,6koa izatea espero dena.

2019an 102 enpresa erakusketarik aurkeztu zituzten gehienbat “sistema eta makineria”, “aplikazio industrial” eta “material” arloekin erlazionatutako azken berrikuntzak. Sektore horiek guztiak berriz ere azokaren erakusketa-eremuan azalduko dira eta, besteak beste, automobilgintza, industria aeroespaziala eta aeronautika, tresneria industriala, energia sortzea, tren-industria, molde, makina-erreminta, ontzi eta enbalajeak, defentsa eta mediku-protesikoa bezalako arlo estrategikoen neurrirako irtenbideak eskainiko dituzte. Hitzordura bertaratu ziren bisitarien artean, CAF, Bombardier, European Holding, Mercedes Benz Espainia, Grupo ITP, Patentes Talgo edo Aernnova bezalako enpresen ordezkarien presentzia nabarmendu zen.

ADDIT3D 2020 azokak, erakusketa-eremuaz eta produktua aurkezteko eremuaz gain, biltzarrak ere izango ditu. Beraz, informazioa biltzeko, teknologiak eta merkatuak analizatzeko, aukerak aztertzeko eta nazioarteko sustapena bultzatzeko eremu bihurtuko da. Modu horretan, Additive Talks izendatutako jardunaldi teknikoen programa zabal baten bidez, punta-puntako enpresen ordezkariek sektoreko erronka eta joera handiei ekingo diete, berezko esperientziak ekarriz eta haien arrakasta kasuak lehenengo pertsonan aurkeztuz. Gainera, enpresa parte-hartzaileek bere proposamen tekniko eta komertzialak aurkeztu ahal izango dituzte Speakers’ Corner-ean, pabilioi berdinean kokatutako gunea, non 10 minutu inguruko aurkezpen laburrak gauzatuko diren.

ADDIMAT, Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkarteak eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dute ADDIT3D azoka.

-ek idatzirik |2019-10-29T09:31:04+01:0029 de urria de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top