2025eko ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da BECen, +INDUSTRY azokaren baitan
AdditꜪD 2025, Fabrikazio Aditiboaren eta 3D inprimaketaren arloko Estatuko azoka industrial nagusiak, ekainaren 3tik 5era bitarte egingo du bederatzigarren edizioa eta Espainian aurten egingo diren fabrikazio aurreratuko eta 4.0 Industriako erakusleiho nagusi bihurtuko da. AdditꜪD ikuspegi praktikoa duen ekimena da eta erakusketen atala kongresuen arloarekin bateratzen du. Bertan, fabrikazio aditiboaren eta horri lotutako industrien arloko profesionalek sektoreko azken berrikuntzak eta joerak in situ arakatzeko eta egiaztatzeko aukera izango dute.
Hitzordu honetan enpresa erakusketari gisa bertaratuko direla baieztatuko duten enpresetako batzuk sektorean liderrak dira: 3DZ, 3D SYSTEMS, MARKFORGED, NEXA 3D, ADDIMEN, ADIREEN, FORMLABS, AIJU, AMPERE, ASORCAD, BIELEC, FILAMENT2PRINT, EXCELENCIA TECH, STRATASYS, DOMOTEK, IDONIAL, HERVEL. INDART3D, JOIN3D, LINDE AMT, MADIT, MAQUINSER, COLIBRIUM ADDITIVE, MAUSA, FOMAS GROUP, HP 3D PRINTING, OPTIMUS3D, INDUS3D, POLIFLUOR, RUSSELL FINEX, SAMYLABS, ADDIREEN, SICNOVA, BAMBU LAB, BLT, DISCOVERY 3D PRINTER, INTAMSYS, ULTIMAKER, ZIKNES, MELTIO, besteak beste.
Era askotako sektoreetakoak dira: fabrikazio aditiboko eta 3D inprimaketako teknologietarako sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, lehengaiak, kontsumigarriak, 3D inprimaketa-zerbitzuak, software espezializatua, 3D eskaneatze-zerbitzuak eta eskanerra beste.
Haien partaidetzari esker, bisitari profesionalen profil jakina gerturatuko da azokara. Hala, teknikari eta arduradunek garrantzi handiko industrialei lotutako enpresek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak erosteko aukera izango dute, hala nola automobilgintza, aeroespaziala, ontzigintza, metalikoa, laguntzailea eta ekipo-ondasunak, defentsa eta tren arloa, besteak beste.
Profesional erosleen aukeraketa estrategikoak eta produktuen eta zerbitzuen proposamenaren araberako topaketen antolaketak azoka erreferente gisa finkatu dute Europako industriaren arloan, aliantzak ezartzeko eta funtsezko hitzarmenak adosteko aukera berriak eskainiz.
Gainera, Subcontratación 2025en baitan, Azpikontratazio Industrialaren Europako XXI. Topaketa egingo da. Haren hirugarren jardunaldia, hain zuzen ere, teknologia aditiboko erosleei (defentsa eta aeronautika sektoreez gain) eskainiko zaie. Cambra de Barcelonak, CámaraBilbaok eta Bilbao Exhibition Centrek Espainiako merkataritza-ganberekin elkarlanean antolatutako hitzordu honek sektore mailako B2B elkarrizketen plataforma garrantzitsuenetako bat eskaintzen du eta espezializazio maila altuko mila bilera inguru egiteko aukera eskaintzen du edizio bakoitzean.
ADDITIVE TALKS
Erakusketako atalaz eta B2B bilerez gain, ekainaren 5ean, ADDITIVE TALKS konferentziak egingo dira. Horietan, Estatuko eta nazioarteko enpresetako ordezkariek beren esperientziak partekatu eta sektorean puri-purian dauden gaiak landuko dituzte, mundu aditiboko punta-puntako garapenak modu sakonean landuz.
Konferentzia horietan izango diren hizlarietako bat izango da Pablo Flores Higuera, Sicnovan MELTIOko Product Manager-a. Haridun metalarekin egindako zuzeneko jalkitzearen teknologia berria izango du hizpide. Bestalde, Jon Martínezek, I+D – SAMYLABSeko bazkide sortzaile eta zuzendariak, SLM: Alba 500 teknologien eta etorkizuneko negozio-aurreikuspenen inguruko berritasun nagusiak azalduko ditu. Bestalde, José Gresesek, EMEA DE COLIBRIUM ADDITIVEko salmentaburuak, EBM arloko teknologien inguruko azken berritasunak izango ditu hizpide. Hitzaldi horiez gain, polimeroekin eta metalarekin lotutako aplikazio industrial nagusien inguruko 5 arrakasta-kasu azalduko dituzte. Era berean, Javier Díazek, MADITeko CEOak, fabrikazio aditiboarekin lotutako metalgintzako azken aplikazioei buruzko ikuspegia azalduko du. Entzungai izango diren beste hitzaldi batzuk izango dira honako hauek eskainitakoak: Arabako Optimus 3D enpresako CEOa, Fernando Oharriz; HERVELeko zuzendari teknikoa, Susana Velasco; edo INDART3Dko Iván Sardón.
AdditꜪD ADDIMATek (Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkartea) eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta erakunde mailako partner edo bazkide gisa, SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritza) laguntza jasotzen du.
+ INDUSTRYn txertatutako ekimena
AdditꜪD 2025 sinergien ingurune estrategikoan egingo da + INDUSTRYn ordezkaritza izango duten fabrikazio aurreratuko sektore nagusiez inguratuta: Subcontratación, BeDIGITAL, Maintenance eta Pumps & Valves. Gainera, weAR azoka berriak automatizazio eta robotika arloko zeharkako soluzioak ekarriko ditu. Aldiz, WORKinn Talent Hub izango da industria arloko talentuarentzako topagunea. Espazio oso dinamikoa izango da, teknologian eta berrikuntzan oinarritua, eta enpresa erakusketariek eta bisitariek konektatzeko, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta negozioa sustatzeko arloak aurkituko dituzte.
Iruzkin bat utzi