Ekainaren 3tik 5era bitarte Bilbao Exhibition Centren

“Industria osoa, hemen” lelopean, +INDUSTRYk hirugarren edizioa egingo du ekainaren 3tik 5era bitarte Bilbao Exhibition Centren. Hain zuzen ere, Estatu mailako urteko topaketa industrial nagusia izango da. Erreferentziazko ekitaldi honek fabrikazio aurreratuko eragile nagusiak bilduko ditu oso ingurune dinamiko batean, konexio estrategikoak errazteko, berrikuntza bultzatzeko eta maila guztietan negozio-aukerak sortzeko. Erakusketa-azaleraren % 75 erreserbatuta dago jada, eta hitzorduak ibilbide sektorizatua eskainiko du hainbat arloren inguruan: automatizazioa, robotika, azpikontratazioa eta hornidura, digitalizazioa, fabrikazio aditiboa eta ponpa eta balbulak, adibidez. Industria-fabrikazioaren funtsezko prozesu guztiak hartuko ditu, eta joera disruptiboenak aurkeztu.

Gainera, nazioarteko parte-hartzea handia izango da, hainbat herrialdetatik iritsitako enpresa erakusketariak bilduko baitira: Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Portugal, Estatu Batuak, Errumania, Taiwan, India eta Txina. Gainera, euskal industriak (abangoardia eta tradizioa bateratzeko duen gaitasuna dela eta ezaguna da) funtzio esanguratsua izango azokan. Zalantzarik gabe, industria nagusi da eskualdean, eta gune estrategiko gisa finkatu da abangoardiako konponbideak sortzeko lanean, lehiakortasuna indartuz eta eredu industrial berrien garapena sustatuz. Testuinguru horretan, Bilbao Exhibition Centre erreferentea da ekosistemen dinamizazioan berrikuntza arloko protagonistak lotzeko duen gaitasuna eta programazio anitzaren aldeko bere apustu irmoa direla eta. Izan ere, hori guztia inpaktu handiko sektoreetako lehentasun estrategikoei erantzuna emateko diseinatuta dago: fabrikazio aurreratuari, esate baterako.

Ikuspegi estrategiko hori agerian geratzen da azokara joateko dagoeneko erregistratu diren milaka bisitariek I+G+b arloarekin lotutako inbertsiorantz duten orientazio argian eta haien profil kualifikatuan. Bisitariak era askotako sektoretakoak dira: automobilgintza, aeronautika, ekipo-ondasunak, energia, trengintza, petrokimika, siderurgia, elikadura eta farmazia, defentsa, eta ontziak eta paketatzeak, besteak beste.

 

Lankidetzarako eta garapenerako guneak

Gainera, +INDUSTRY ekimenak aldi berean egingo diren jardueren egitarau zabala izango du: hitzaldiak, izaera berritzaileko kasu praktikoak, networkingeko programa osoa eta erakustaldietarako hainbat gune. Guztien helburua izango da azoka dinamizatzea eta ezagutzaren trukea sustatzea. Gainera, “Startup Village” guneak beren proiektuak aurkezteko plataforma irisgarria eskainiko die startup teknologikoei. Horrek ikusgarritasuna eta sustapen osagarria eskainiko dizkie “Startup Challenge” delakoaren bidez (inpaktu handiko ekimen disruptikoak bultzatzeko diseinatutako saria).

 

Industria osoa, +INDUSTRY

 +INDUSTRYko azoka bakoitzak industria arloko behar espezifikoei erantzungo die. Hala, fabrikazio aditiboaren eta 3Daren nazioarteko azokak, AdditꜪDek, bi sektoreentzako punta-puntako ekipoak eta aplikazioak izango dituzte. Maintenancek mantentze-lanetako eta azpiegituretako profesionalentzako topagunea eskainiko du; Pumps & Valves azokak prozesu industrialetarako ponpekin, balbulekin eta ekipamenduarekin lotutako sistemen soluzioak erakutsiko ditu; Subcontratación azokak prozesu eta hornikuntza industrialen topagune handia jasoko du; eta BeDIGITAL azokan, teknologia digitalen arloko eragileak eta enpresak industria arloko aplikazioa izango dute hizpide. Gainera, automatizazioa eta robotika oinarri dituen weAR azoka berriak sektore industrial guztietarako zeharkako soluzioak aurkeztuko ditu. Bestalde, beste behin, WORKinn Talent Huba industria arloko talentuaren espazio integrala izango da.