IBARMIA, MIZAR ADDITIVE eta DANONBATGROUP, berrikuntza sariak 2016

Inicio IBARMIA, MIZAR ADDITIVE eta DANONBATGROUP, berrikuntza sariak 2016

IBARMIA, MIZAR ADDITIVE eta DANONBATGROUP, berrikuntza sariak 2016

Makina-erreminten eta fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak, AFM-Advanced Manufacturing Technologies eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez, Berrikuntza Sariak 2016 banatu zizkien Ibarmia, Mizar Additive eta Danobatgroup enpresei. Era berean, Zayer enpresak aipamen berezia jaso zuen.

Zehazki, makina-erremintak, osagaiak, osagarriak eta erremintak kategoriako Berrikuntza saria Ibarmia enpresari eman zitzaion, bere mekanizatu-zentro unibertsalagatik, mahai eta zutabe mugikorrak eta urkila-burua dakartzana. Fabrikazio gehigarria edo 3D kategoriako Berrikuntza saria Mizzar Additivek jaso zuen, bere metodoa hezurrak konpontzeko plaka pertsonalizatu bat sortzeko aplikatzeagatik, pazientearen anatomiara erabat egokitua. Azkenik, 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan txertatzeari dagokion kategoriako Berrikuntza saria Danobatgroup enpresari eman zitzaion, konektibitateari hiru mailatan (makina, prozesua eta fabrika) heltzen dion 4.0 proiektu integralari.

Sariok banatu zituzten, BIEMHen hirugarren egunean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatu Imanol Pradalesek, AFMren presidente Antxon Lopez Usozek, CDTIko Sustapen eta Lankidetza zuzendari Andrés Zabarak eta BECen zuzendari nagusi Xabier Basañezek.

By |2016-06-08T11:36:12+01:00June 8th, 2016|Albistea|0 Comments

Leave A Comment