Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Azokaren bigarren edizioa burutuko da 2017ko ekainaren 6tik 8ra

Enpresa liderren berriak eta kongresu programa oso aurreratua dira ADDIT3D espazio aurrendari bilakatzen dutenak

ADDIT3D azoka aurrera doa indartsu, dagoeneko 60 enpresa erakusketariren konfirmazioa jasota. Merkatuko liderrak diren enpresek azken berrikuntzak ekarriko dituzte eta hitzaldi-programak sektore honek bizi duen hazkuntza azkarra islatuko du. Erakusketarien Direktorioan erregistratutako berrikuntzek eta produktuek argi eta garbi islatzen dute haren erabilera geroz eta intentsiboago eta konplexuagoa. Eskanerren alorrean, atzeranzko ingeniaritza nabarmentzen da, bai eta CAD dokumentazioaren berreraikuntza, eta INNOVALINE-en orotariko objektuen 3D modelaketa. Materialei dagokienez, 3DCPI enpresak “Water Soluble 3DCPI” aurkeztuko du, hau da, ur berotan disolbatzen den material-filamentua 60º-tik gora itsaspena ahalbidetzen duena, hartara euskarrien gaineko gainazal garbi eta uniformeak eskainiz. Azkenik, ekipamenduen atalean, aipagarria da “PIXEL-en J750”, erabilgarri dagoen kolore-sorta osoarekin inprimatzea ahalbidetzen duena.

HP Printing and Computing Solutions, CT Advanced Manufacturing, Mizar Additive Manufacturing, SMD 3D Pantur, Integral 3D Printing, Leartiker eta Optimus 3D-ren motako enpresek, besteak beste, erreserbatutako espazioak dagoeneko gainditu du hasiera batean ekitaldi honi esleitutako azalera-bolumena. ADDIT3D erakusketan, hiru enpresa eta erakunde mota egongo dira. Ekipamenduen atalean, inprimagailuek eta fabrikazio aditiboko makinek osatzen dutena, batez ere aurkituko ditugu Espainian jarduten duten nazioarteko enpresa garrantzitsuen banatzaileak eta gure inguruneko makina-erreminta fabrikatzaileak, gaur egun fabrikazio aditiboko makina hibrido edo espezifikoak garatzen ari direnak. Enpresa nabarmenen artean ditugu Addilan Fabricación Aditiva, Dynamical Tools, Eos GmbH, Grupo Sicnova, Innovascan Technology, Maier 3D eta Pixel Sistemas.

Pieza-fabrikatzaileen eta software-, kontsumigarri- eta aplikazio-enpresen artean, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi, bertakoak eta atzerrikoak, esaterako: HP Printing and Computing Solutions, Prodintec, Quipplan Tucker, Tumaker, Undo Systems eta Wehl & Partner. Enpresa hauek bereizten dituena da bezeroari egokituago dauden zerbitzuak eskaintzea, zuzenean bezeroarekin lan egiten baitute, prozesu guztiak bezeroen beharretara moldatuz. Azkenik, ikerketa eta garapenaren atalean aurkituko ditugu hainbat zentro teknologiko: CEIT-IK4 Zentro Teknologikoa, Fundación Tecnalia Reseach & Innovation, Gaiker Zentro Teknologikoa, Lortek eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Orain arte konfirmatutako enpresek barne hartzen dute, beraz, azokaren eduki-espektro guztia. Bigarren edizio honekin, hitzordua sendotuz doa sektore honetako Estatuko azoka profesional bakar gisa eta baita hainbat kontzeptu eta soluzioren erreferentzia- eta eguneratze-foro gisa ere.

Izan ere, fabrikatzaileek fabrikazio aurreratuak eskaintzen dituen aukerak bertatik bertara ezagutzeko duten interesa agerikoa da azoka bisitatzeko izena eman duten enpresen zerrenda. Horien artean, aipagarriak dira, besteak beste: Aernnova Engineering Division, Airbus Defence & Space, CIE Automotive, Grupo ITP-Industria de Turbo Propulsores, Grupo Volkswagen-Seat, IDOM, Mercedes-Benz España-Daimler Chrysler, Renault España eta Volkswagen Navarra. ADDIT3D 2016 azokako inkesten arabera, erakusketarien %80 pozik geratu ziren jasotako bisiten kalitatearekin (238ko batez bestekoa, estatistiken arabera), eta bisita horien %61ek, azoka amaituta, eskaerak eta proiektuak sortu zituzten. Bisitariek erakusketaren kalitateari, mailari eta bolumenari buruz egindako balorazioa 8 puntutik gorakoa izan zen (10eko eskala batean). Guztira, bisitarien %90ek adierazi zuten bisitarekin helburuak bete zituztela.

Oso espektro zabaleko jardunaldiak: bilakaera, joerak eta aplikazioak

Fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa geroz eta sarriago agertzen dira askotariko sektoretan. Izan ere, sektoreek teknologia mota horretan aurkitzen dituzte beren fabrikazio-beharretarako erantzunak eta onura garrantzitsuak, hala nola, denbora murriztea, materialetan aurreztea eta, batez ere, produktuak pertsonalizatzeko aukera diseinuan eta eraikuntzan erabateko malgutasuna eta askatasuna lortuz. Horregatik, ADDIT3D Jardunaldietan, ADDIMAT erakundearen koordinaziopean, berriz ere jorratuko dira sektore honetako erronka nagusiak, berrikuntzak eta joerak, askotariko alorretan eskaintzen dituzten aplikazio-aukerekin batera.

Programak ondorengo gaien inguruko hitzaldiak izango ditu barne, besteak beste: “Laser bidezko ekarpen-aplikazioak molde eta matrizeen fabrikazioan eta konponketan”, “Osagai polimeriko aditiboen aplikazioa nanosateliteetan”, “Fabrikazio aditiboa 4.0 industrian: lantegien digitalizazioa”, “Kirurgiarako biomodeloak” eta “Fabrikazio aditiboaren aplikazioak oinetakogintzan”. Hizlari izango ditugu, besteak beste, Hewlett-Packard, Trumpf, Tecnalia, Addilan, Renishaw, Air Liquide, Mizar, Pixel-Stratasys, Asorcad Engineering, Tumaker, Aimplas, Prodintec, Domotek, Printed Dreams, Metrología Sariki, Linde, Aiju eta Inescop enpresa eta erakundeetako buruak, hiru jardunaldietan zehar beren ikuspegi aditua helaraziko digutenak.

Azkenik, ADDIT3D industriako beste bost azokarekin batera ospatzeak –SUBCONTRATACION, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka, PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka, FERROFORMA, Burdineria, Brikolaje eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka, FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka– negozioak egiteko eta jakintza hartu eta emateko gune gisa sendotuko du haren profila.

ADDIMAT, Fabrikazio Aditiboko eta 3D Fabrikazio Teknologien Espainiako Elkartea eta Bilbao Exhibition Centre dira ADDIT3D azokaren antolatzaileak.

-ek idatzirik |2017-03-31T17:13:36+02:0031 de martxoa de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top