Fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren sektoreko enpresa liderrak 2020ko ADDIT3D azokan izango dira

Maiatzaren 25etik 29ra Bilbao Exhibition Centre-n

ADDIT3D azokaren bosgarren edizioan industrian aplikatzeko fabrikazio gehigarriko nazioko zein nazioarteko firma handien partaidetza goraipatzekoa da. Haien artean, ondorengoak ditugu: ADDILAN, ADDIMEN, CNC, WASP, DELASER, DOMOTEK, DYNAMICAL 3D, EOS, HIPERBARIC, HP 3D PRINTING, JOIN3D, MAUSA3D, MARK ONE, FORMLABS, MIZAR, NIPPON GASES, MATERIALISE NV, OPTIMUS 3D, PIXEL SISTEMAS, SMD PANTUR, RENISHAW, GRUPO SOLITIUM, SICNOVA, UNIQO, MAQUINSER, ULTIMAKER, STRATASYS. Bertan bilduko dira sektoreko produktu, teknologia, aplikazio eta material berritzaileenak.

Enpresa horientzat gordetako lekuak erakusketa eremuaren % 80 hartzen du jada eta azokaren edukiaren espektro ia osoa hartzen du: sistemak eta makineria fabrikazio gehigarrirako eta 3D inprimaketarako, ekipamenduak eta inprimagailuak, aplikazio industrialak, lehengaiak, kontsumigarriak, 3D inprimatzeko zerbitzuak, softwareak, 3D eskanerrak, I+G eta prestakuntza.

ADDIT3D azokaren aurtengo edizioak erakusketa eremua eta produktuen aurkezpenekoa kongresuekin eta networking-arekin tartekatuko ditu, gorantz doan sektore honen gakoekin lotutako erreferentziako foroa eta nazioarteko sustapenerako eta eguneratzeko topagune bihurtuz. Beraz, ADDIT3D hitzaldien programaren bitartez, Additive Talks deritzenak, ADDIMATek antolatutakoak, nazioko zein nazioarteko enpresa garrantzitsuen ordezkariek fabrikazio gehigarriaren erronkak, berrikuntzak eta joerak landuko dituzte, eta baita arrakasta kasuak eta praktika onak partekatu ere. Horretarako, hitzaldien programaren gaien artean izango ditugu hurrengoak: “piezen diseinua irizpide gehigarriekin”, “fabrikazio gehigarriko/3D inprimatzeko teknologia eta makina berriak”, “material eta prozesu berriak”, “Diseinu, monitorizazio eta kontroleko softwareko berrikuntzak”, “post-tratamendua eta kalitate kontrola”, “industria aplikazio berritzailearen aurkezpena”, “normalizazioa, legegintza eta ziurtatze-prozesuak”, eta “negozio-eredu berriak”.

Halaber, enpresa erakusketariek haien erakusketa-guneko berrikuntzak aurkeztu ahal izango dituzte Innovation Workshops direlakoetan, hau da, Speakers’ Corner eremuan, pabiloiaren erdi-erdian kokatua, izango diren hamar minutu inguruko hitzaldi laburretan.

2020ko ADDIT3D azoka BIEMH, Espainiako makina-erreminta eta fabrikazio aurreratuaren inguruko nazioarteko azokarik handiena, BeDIGITAL, teknologia digitalen industria-aplikazioei zuzendutako ekitaldia, eta IMIC, Industrial Maintenance Innovation Conference, azoken toki eta aldi berean izango da. Honela, 4.0 Pabilioia fabrikazio teknologientzako erakusleiho aparta bihurtuko da, sinergiekin, jakintza-transferentziarekin eta negozio-eredu eta -aukera berriekin.

ADDIMAT, Fabrikazio gehigarria eta 3D Teknologien Espainiako Elkarteak, eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatu dute ADDIT3D azoka, maiatzaren 25etik 29ra bitartean burutuko dena BECen.

-ek idatzirik |2020-02-17T12:30:40+01:0017 de otsaila de 2020|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top