Fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa: “abiadura, kalitatea eta inoiz ez bezalako kostuak”

ADDIT3D azokak aste honetan zehar erakutsiko dizkigu materialen, aplikazioen eta ekipamenduen alorretako berrikuntza iraultzaileak, guzti hori 87 enpresa parte-hartzaile izango dituen erakusketa-gunean. Stephen Nigro, HP enpresako 3D Inprimaketa Negozioaren Presidenteak, honakoa adierazi du: “enpresek eta fabrikatzaileek beren diseinatzeko modua eta bezeroei soluzioak eskaintzeko modua berritik pentsa dezakete”. Estatu Batuetako enpresa honen kasuan, ADDIT3D azokan aurkeztu duten HP Jet Fusion 3D Printing Solution berriak abiadura, kalitatea eta sektorean inoiz ez bezalako kostuak uztartzen ditu. Segundo bakoitzeko 340 voxel kudeatzeko gaitasun paregabea duen 3D inprimaketarako plataforma da hau, fabrikazio- eta prototipo-kideei askoz ere abiadura azkarragoak, pieza funtzionalak eta aurrerapen ekonomikoak eskaintzen dizkiena.

Bestalde, azokan erakusketari gisa ere parte hartzen duen Dassault Systèmes enpresaren soluzioek “erabiltzaileei fabrikazio aditiborako aplikazioen multzo integratu bat eskaintzen die, piezen diseinuan, ekoizpen-prozesuan eta probetan malgutasun handiagoa izan dezaten, hartara pieza konplexuak fabrikatzearen ondoriozko hondakinak eta kostuak murriztuz, erresistentziari edo errendimenduari uko egin gabe”, azaldu du Miguel Hernándezek (Senior Partner Success Management, VS, Iberia). Frantziako konpainia honek eskaintzen duen jarraitasun digitalak enpresek beren diseinu kontzeptualak optimizatzea ahalbidetzen du, fabrikazio aditiboaren prozesuaren faseetako bakoitza balioetsiz.

-ek idatzirik |2017-06-07T16:42:45+02:007 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top