Berritasun handiak Additted-en

Material eta kolore anitzeko munduko 3D inprimagailu bakarra, goi-teknologiako fresatze-makina, 5 ardatzekin, 3D inprimaketa-estazioa objektu handiak sortzeko… izango dira ADDIT3D azokan ikusgai izango diren berritasunetako batzuk. Fabrikazio Gehigarriaren eta 3Dren Azoka Profesional hori lehenbizikoa izango da Estatuan; ekimena aitzindaria, beraz, sektore honi bideraturiko foroen buru bihurtuko dena.

Guztira, makinerian, aplikazio industrialetan, materialetan eta ikerketan jarduten duten 84 enpresak hartuko dute parte azokako erakusketa-eremuan, Bilbao Exhibition Centreko 3. pabiloian. Fabrikatzaile handiak izango dira, baina tailer txikiek ere in situ ezagutu ahal izango dituzte konponbideak berehala eta minutu gutxian eskainiko dizkieten enpresak. Gainera, eta sektorearen garapen-ahalmena tarteko, erakusketariak prest agertuko dira bestelako ideia, eskari eta planteamenduak entzuteko; hortaz, ADDIT3Dn, hartu-eman oso baliotsuak gertatuko dira, eta hortik bestelako lankidetza-formulak sortuko.

Horrez gain, ADDIT3D azokan, hitzaldi eta jardueren egitarau zabala garatuko da, dibulgaziozko alderdia eta teknikoa produktu eta aplikazio berritzaileen aurkezpenekin uztartuta. Jardunaldietan, hiru egunez, honako gai hauei helduko zaie: “Fabrikazio gehigarritik hezurretako lesioen kirurgia zuzentzailera”; “Fabrikazio gehigarria sektore aeroespazialean: ekoizpenerako bidean”; eta “Material berritzaileen formulazio berrien garapena fabrikazio gehigarrirako”, besteak beste.

-ek idatzirik |2016-05-31T17:48:02+02:0031 de maiatza de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top