ADDIT3D, INDUSTRIAREN ETORKIZUNERAKO GUNE NAGUSIA

ADDIT3D fabrikazio aditiboko eta 3D inprimaketako nazioarteko azokan parte hartzen ari diren 87 enpresa erakusketariek beren bisitari- eta interes-aurreikuspenak gainditzen ari dira egun hauetan Bilbao Exhibition Centre esparrura hurbiltzen ari diren milaka profesionalei esker. Bisitariak ekoizpen-prozesuen eraldaketa abian jarri duen 4.0 industriaren alorreko aplikazio zehatzak ezagutzeko asmoarekin bertaratzen ari dira.

BECen, fabrikazio aditiborako eta 3D inprimaketarako askotariko berrikuntzak aurkeztu dira, besteak beste: bi kolore edo material desberdinetan inprimatu ahal izateko bi buru dituzten inprimagailuak; kontzeptuak egiaztatzeko, diseinua balidatzeko eta errendimendu funtzionala egiaztatzeko xedearekin prototipo zehatz eta fidagarrien erabilera ahalbidetzen duten bestelako inprimagailuak; edota oso kalitate handiko pieza fisikoak hamar aldiz azkarrago eta kostuen erdiarekin lortzen dituzten inprimagailuak, 3D inprimaketa metodo tradizionalekin alderatura.

Gainera, ADDIT3D azokan sektoreko erronka eta joera nagusiak jorratu dituzten jardunaldi teknikoak ere izan ditu, non alor anitzetako aplikazio zehatzak aztertzeko aukera izan den. Enpresa berritzaileetako 30 bat hizlarik pieza konplexuen diseinurako eta fabrikaziorako azken estrategiak, 3D inprimaketaren aplikazio berriak eta digitalizazioranzko aurrerapausoak aurkeztu dituzte.

-ek idatzirik |2017-06-08T16:46:27+02:008 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top