ADDIT3D fabrikazio gehigarriaren eta 3Dren lehen azoka arrakastatsua

Guztira, 652 lagunek hartu zuten parte ADDIT3Dko Jardunaldietan. Azokaren lehenengo edizioan, agerian geratu zen profesionalek interes handia dutela bertatik bertara ezagutzeko fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituen aukerak, izan ere, aretoak ia gainezka egon ziren saioetan.

Bestetik, erakusketa-gunean ere jarduera bizia izan zen. Erakusketariek, orotara 84 enpresa, oso iritzi positiboa agertu zuten azokaren lehenengo edizioan izandako parte-hartzearen gainean. Denek adierazi zuten oso egokia dela berriki garatzen hasiak diren teknologia hauetarako berariazko gune bat edukitzea, teknologiok erabat aldatuko dituzten heinean fabrikazioaren paradigmak. Hain zuzen ere, sektore honek, 2015ean 5.200 milioi dolar fakturatu zituenak, % 30etik gorako hazkunde-ehunekoei eusten die 2011tik, eta datozen lau urteotan negozio-bolumena hirukoiztuko du.

ADDIT3Dren hurrengo edizioa datorren urtean izango da, Aste Industrialarekin bat eginda.

-ek idatzirik |2016-08-11T15:13:59+02:008 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top