Addit3D azokaren bigarren edizioan fabrikaziorako aplikazio zehatzak

Aurrera doa fabrikazio gehigarria eta, harekin batera, ADDIT3D bera ere, sektorearekin lotutako Estatuko azoka bakarra, zeinak hurrengo urtean bigarren edizioa ospatuko duen ekainaren 6 eta 8 bitartean, Bilbao Exhibition Centre-en. Lehenengo etapan aukera anitz eskaintzen dituen kontzeptu iraultzaileari etekina nola atera aztertu ondoren, enpresak dagoeneko hasi dira ekoizpen mailan benetan ekar ditzakeen aukerak hobeto ikusten. Testuinguru horretan, ADDIT3D teknologia berrietan oinarritutako piezen, materialen, softwarearen eta diseinu zein CAM soluzioen aplikazioak bilatzeko gune aparta izango da.

Erakusketariek zein bisitariek Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Nazioarteko Erakusketan euren parte hartzea arrakastatsutzat eman zuten, bai kalitate aldetik eta parte hartu zuten enpresen ordezkaritzarengatik, baina baita jardunaldi teknikoetako edukien maila eta ikuspegiarengatik ere. 2017an, hitzaldien programak, ADDIMATek koordinatua, berriz ere aztertuko ditu sektorearen erronka berriak, eta produktuen balio-katea hobetzeko erantzun eta soluzio aurreratuagoak eskainiko ditu.

ADDIT3D-k erakusketa-eremu bat edukiko du, non fabrikazio gehigarriko eta 3D-ko makineria eta sistemen enpresak, industria aplikaziokoak, lehengaien enpresak, kontsumigarrienak, 3D inprimatze-enpresak, software, 3D eskaner enpresak, I+G eta formaziokoak aurkituko ditugun. 4.0 Industrian erreferentziako foru honetara hurbilduko diren profesionalen profila, batez ere, automobilgintza, aeronautika, tren-industria, ekipamendu-ondasunak, eraldaketa metalmekaniko, prototipo, molde eta matrize fabrikazio, eta mediko-protesien sektoreekin egongo da lotuta.

ADDIT3D industriako beste bost azokarekin batera ospatzeak -SUBCONTRATACION, Fabrikaziorako Prozesuen eta Ekipamenduen Nazioarteko Azoka, MAINTENANCE, Mantentze Industrialaren Azoka, PUMPS & VALVES, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azoka, FERROFORMA, Burdineria, Brikolaje eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka, FITMAQ, Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azoka- negozioak egiteko eta jakintza hartu eta emateko gune gisa sendotuko du haren profila, eta sinergia interesgarriak sortuko ditu maila guztietan.

ADIMAT, Fabrikazio gehigarria eta 3D Teknologien Espainiako Elkarteak, eta Bilbao Exhibition Centreak antolatu dute ADDIT3D.

-ek idatzirik |2016-12-21T14:37:54+01:0021 de abendua de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top