Addit3D azokako jardunaldien arrakasta

800 lagun inguruk hartu dute parte ADDIT3D azokako jardunaldietan. Azokaren lehenengo edizioan, agerian geratu da profesionalek interes handia dutela bertatik bertara ezagutzeko fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituen aukerak. ADDIT3Dko aretoak ia gainezka egon dira saio guztietan, non ikuspegi orokorra eta espezializatuena uztartu diren.

Erakusketa-eremuan ere mugimendu handia izan da. Makineria, aplikazio industrialak, materialak eta ikerketa jorratzen dituzten 84 enpresa erakusketarik berriki garatzen hasi den eta fabrikazioaren paradigmetan muturreko aldaketa eragingo duen esparru honen alderdi desberdinak erakutsi dituzte. Sektore honek, 2015ean mundu-mailan 5.200 milioi dolar fakturatu zituenak, % 30etik gorako hazkunde-ehunekoei eusten die 2011tik, eta datozen lau urteotan negozio-bolumena hirukoiztuko du.

-ek idatzirik |2016-06-02T16:31:11+02:002 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top