ADDITƐD azokaren 8. edizioak fabrikazio aditiboaren sektoreko erreferente nagusien interesa piztu du

Ekainaren 3tik 7ra egingo da, BIEMH azokaren baitan

Teknologia berriak, merkatu berriak eta aukera berriak. Horiek izango dira Fabrikazio Aditiboko eta 3D Inprimaketarako Estatu mailan erreferentziazkoa den ADDITƐD espazio industrialaren hurrengo edizioaren oinarri izango diren inputak. Azokak, beste behin, sektoreko enpresa nagusien interesa piztu du. Zortzigarren edizioa ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren.

Bost egunez, honako hauekin lotutako azken berrikuntza teknologikoak egongo dira ikusgai: sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, fabrikazio aditiborako lehengaiak, kontsumigarriak, software edo eskanerreko proiektuak eta 3D eskaneatze-zerbitzuak.

Bertan izango direla dagoeneko baieztatu duten erreferentziazko sistemek osatuko dute ekosistema hori: Arburg, Dativic, Aitiip, Join 3D, Optimus 3D, Hervel, Madit 3D, Maquinser, Mausa 3D, HP, H3D, Sicnova, Ziknes, Intech 3D, Indart 3D, Meltio, 3DCeram, Basf Forward Am, Bcn 3D, Teton Simulation, Smart Materials 3D, Shining 3D, Markforged, Lynxter, Filamentum, Essentium, Nexa 3D, Raise 3D, GE Additive, Materialise, Sintratec, Lumex/Matsuura, Dyemansion, Alma, Ampere, Granutools, Imet 3D, Intech 2015, Manfacter, Tecnica de captacion de Servicios ,Wehl&Partner, 3DZ eta AIJU, Addimen, Asorcad, Dativic, Laboratorio Geométrico, Polifluor, Winkle, Tumaker, Bronymec, Filament2print, besteak beste.

Proposamen honi dagokionez, sektore estrategikoekin lotura estua duten jarduera profesionalak bertan izango direla baieztatu dute. Automobilgintza, industria aeroespaziala, ontzigintza, metalgintza, industria osagarria eta ekipo-ondasunena, defentsakoa eta trengintzakoa dira horietako batzuk.

2016an abian jarri zenetik, ADDITƐDek gorakada handia izan du eta horrek agerian uzten du fabrikazio aditiboak eta 3D inprimaketak Fabrikazio Aurreratua delakoaren funtsezko elementu gisa eskuratu duten garrantzia. Zortzigarren edizioak ere erakusketaren eta produktuak aurkezteko eremua kongresuen atalarekin bateratuko dituen ikuspegi integrala izango du. Hala, Additive Talks delako espazioen (berrikuntza arloko eduki teknologikoko eta estrategikoko konferentziak) bidez, punta-puntako enpresa nazional eta nazioartekoen ordezkariek teknologia aditiboaren inguruko bilakaera, ezarpena eta erronka handiak jorratuko dituzte eta beren esperientziak azaltzeko eta beren arrakasta-kasuak lehen pertsonan azaltzeko aukera izango dute. Batzorde Zientifikoa EHUko Aitzol Lamikizek, ARCELORMITTALeko Virgilio Garcíak, ADDIMATeko Naiara Zubizarretak eta HPko Miquel Olivék osatzen dute.

Gainera, eta sektorean duen eraginaren erakusgarri, ekimenaren gutxienez hiru edizio egin dituzten, erakusketarien % 10 atzerritarrak diren edo atzerritarrak diren bisitarien % 5 erakartzeko gai diren azokak aitortzen dituen ‘Erabateko Nazioartekotzea’ ziurtagiria, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak emandakoa, jaso du. Ziurtagiri hori lortzeko, beharrezkoa da azoka bakoitzak sektorearen laguntza izatea, teknologia berriekin lan egitea eta Merkataritzaren Lurralde Zuzendaritzak eta ICEXek emandako aldeko txostena izatea, eta ADDITƐDek erraz betetzen ditu horiek guztiak.

ADDITƐD BIEMH – Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren baitan eta BeDIGITAL eta WORKinn-Talent Hub ekimenekin batera antolatzen da. Hala, Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren erakusleiho nagusia osatuko du.

ADDITƐD ADDIMATek Fabrikazio Aditiboko Teknologien Espainiako Elkartea eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta Eusko Jaurlaritza-SPRI Taldea da erakunde mailako partnerra edo bazkidea. 

-ek idatzirik |2024-02-15T15:31:27+01:0015 de otsaila de 2024|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top