2025eko ekainaren 3tik 5era bitartean egingo da, +INDUSTRY azokaren baitan

Teknologia aditiboarekin eta 3D inprimaketarekin lotutako soluzio industrial berritzaileenak izango dira ADDITƐDen bederatzigarren edizioaren protagonistak. Egitasmoa 2025eko ekainaren 3tik 5era egingo da Bilbao Exhibition Centren. Azoka +INDUSTRYren baitan egingo da, eta fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren arloko topagune nagusietako bat izango da, erreferentziazko gune bihurtuz, maila guztietako negozio-aukera berriei eta sinergiei esker.

ADDITƐD azoka praktikoa izango da eta ikuspegi integrala izango du. Hala, erakusketa eremua eta kongresuen atala bateratuko ditu, eta fabrikazio aditiborako eta horri lotutako industrietarako ezinbesteko hitzordu bihurtuko da. ADDITƐDen eskaintza zabalak hainbat sektore erabiltzaileetako enpresak bilduko ditu: automobilgintza, aeroespaziala, ontzigintza, metalikoa, osagarria eta ekipo-ondasunak, defentsa eta trengintza,  beste askoren artean.

Zenbait enpresek izena eman dute, dagoeneko, ADDITƐD 2025erako. Hala nola: 3DZ, ADDIMEN, AIJU, FILAMENT2PRINT, INDART3D, MADIT, MAQUINSER, MAUSA 3D, OPTIMUS 3D, SICNOVA 3D, HERVEL y ASORCAD.

Teknologia aditiboak eta 3D inprimaketakoak pixkanaka sendotzen ari dira eta, bien bitartean, produkzio-ekipoen gaitasunek proposamen industrialetarako bilakaera izaten ari dira. Hala, azken bi urteetan,  fabrikazio aditiboko Estatuko enpresen negozio-bolumena % 17,69 handitu da, eta 3D inprimaketakoena % 38,53. Fabrikazio aditiboak iraultza eragin du produkzio-prozesuetan eta, diseinu digitaletatik abiatuta, pieza arinagoak eta konplexuagoak eraikitzeko aukera eman du. Eboluzio horren bidez, industriak kostuak gutxitu eta errendimendua optimizatu ahal izan du. Horrek pertsonalizazioa, eraginkortasuna eta jasangarritasuna oinarri dituen aro berri baten hasiera ekarri du.

+INDUSTRY ere hedatzen ari da industriak izandako bilakaerari erantzuna emateko eta smart manufacturing arloko sektore eta bisitari guztiak erakartzeko asmoarekin. Arrazoi hori dela eta, 2025eko hitzorduak weAR automatizazioko eta robotikako azoka berria jasoko du: industria guztientzako egitasmo transbertsala. Eta hitzordu berri horrekin batera, +INDUSTRYren ibilbide sektorizatuan, aldi berean, dagoeneko sendotuta dauden beste ekimen batzuk ere egingo dira: BeDIGITAL, MAINTENANCE, PUMPS&VALVES eta SUBCONTRATACIÓN. Gainera, WORKinn enplegu-foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio, beste behin.

+INDUSTRYk hurrengo sektoreetan erabakiak hartzeko eta erosketak egiteko gaitasuna duten profesionalak bilduko ditu: aeronautika, automobilgintza, ekipo ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia eta utilities, garraioa eta azpiegiturak, trengintza, ingeniaritza-enpresak, makina-erreminta, ontzigintza, siderurgia. Hurrengo arloetako enpresak ere bilduko ditu: elikagaiak eta edariak, farmazia eta kosmetika, ontziak eta paketatzea, petrokimika, logistika, hornikuntza eta uren tratamendua, eraikuntza, ehungintza eta plastikoa-kautxua eta banaketa-kanal guztiak eta sektoreko gremioak.

ADDITƐD ADDIMATek (Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkartea) eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta erakunde mailako partner edo bazkide gisa, SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritza) laguntza jasotzen du.