Neurrirako konponbideak Addit3D azokan

Addit3d azokako erakusketariek oso iritzi ona agertu dute Fabrikazio Gehigarriaren eta 3Dren Azoka Profesionalaren lehen edizioan izan duten parte-hartzeari dagokionez. Denak bat etorri dira oso egokia dela duela gutxi garatzen ari diren teknologia horietarako berariazko eremua izatea.

Jesus Mª Gorostidi Pixel Sistemaseko product managerrak BECek sektorerako berariazko gunea sortzeko egindako lana nabarmendu du, bisitarien kolektibo zabala erakarri duena oso behar zehatzak asetzeko, hau da, nor bere neurrirako konponbideak topatzeko, automobilgintza, aeronautika eta medikuntzaren sektoreetan. “Oro har, standa asko bisitatu dute eta eragiketa asko burutu dira” onartu du. “Bidearen zati bat egina dugu, baina, aldi berean, ikusmin handia dago, beraz, erabateko beharra dago gaiaren gaineko informazioa zabaltzeko”.

Bestetik, Angel LLavero Sicnova 3Dren zuzendariak iritzi positiboa agertu du azokari buruz, eta ikusitako edukien kopuru handia eta kalitatea azpimarratu ditu. Horrez gain, pozgarria iruditu zaio haren standera hurbildutako bisitarien erabakitzeko gaitasuna, izan ere, gehienek bazekiten zer nahi zuten, konponbide zehatzak, hain zuzen ere. “Momentuz, 400 hartu-eman baino gehiago izan ditugu, eta, gainera, antzinako bezeroekin berriz ere harremanari heldu ahal izan diogu. Halaber, salmenta dezente egin ditugu; hortaz, oro har, pozik gaude azokarekin” adierazi du Jaengoak.

-ek idatzirik |2016-06-03T15:30:03+02:003 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top