Teknologia berriak, merkatu berriak eta aukera berriak. Horiek dira Fabrikazio Aditiborako eta 3D Inprimaketarako arlo industrialean erreferentziazko espazioa den ADDITƐDen hurrengo edizioaren oinarri diren inputak. Azokak, beste behin, sektoreko punta-puntako enpresen interesa piztu du BIEMH azokaren baitan.

Bost egunetan zehar, azokan parte hartzen ari diren 100 enpresa erakusketari baino gehiagoren eskutik hurrengoak ezagutu ahal izango ditu gerturatzen denak: sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, fabrikazio aditiborako lehengaiak, kontsumigarriak, software edo eskanerreko proiektuak eta 3D eskaneatze-zerbitzuak.

Horrez gain, ostegun goizez, Additive Talks hitzaldi programa izango da, 4. pabiloian, Conference Room aretoan. Bertan, teknologia aditiboaren inguruko bilakaera, ezarpena eta erronkak jorratuko dituzte, eta, horrekin batera, zenbait esperientzia arrakastatsu aurkeztuko dituzte enpresek.