B2B topaketetan izena ematea

SUBCONTRATACIÓN 2027n otsailaren 23tik 25era ospatuko den Azpikontratazio Industrialaren Europako XXII. Fororako izen-ematea ireki dugu. Foro hori Bartzelonako Merkataritza Ganberak antolatzen du, CamaraBilbaorekin eta BECekin batera, eta enpresa azpikontratistentzat bakarrik da.

AdditԐD 2027n enpresa erakusketaria zarenez, sartuta daukazu, kostu gehigarririk gabe, B2B topaketa interesgarri hauetan parte hartzea. Topaketa horiei esker, Estatuko eta Europako erosleekin elkarrizketatzeko aukera izango duzu, hornitzaile berriak eta beren fabrikazio-behar eta -prozesuetarako irtenbideak bilatzen baitituzte. Oso tresna interesgarria da bezero berriak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko, balio erantsi handia emango baitiote beren partaidetzari. Edizio honetan Europako 100 bat erosleren presentzia espero dugu.

Hurrengo estekan aurkituko duzu urtarrilaren 8a baino lehen Cambra de Barcelona-ra bidali behar duzun izena emateko fitxa.

Roger Cardona [email protected] telf.:+34 650 59 16 160 edo [email protected]-ra

Izena eman ondoren, Bartzelonako Cambrako taldea izango da harremanetan jarriko dena eta antolaketa-prozesuaren eta izena emandako erosleen berri emango duena, eta agenda egingo duena.

2025an 1.000 elkarrizketa baino gehiago egin genituen, eta erosleak zein erakusketariak satiksfazio gradu handia lortu zuten.

B2B topaketak Sekote Aditiborako honela egituratzen dira:

  • Otsailaren 25ean: defentsaren, Fabrikazio Aditiboaren (FA) eta Aeronautikaren Sektorerako gordetzen da.

3. pabiloian, AdditԐD erakusketa eremua dagoen lekuan, erakusketariak erosleekin elkartzeko leku bat prestatu da, behar bezala seinaleztatuta eta egokituta.

Ez atzeratu zure izen-ematea, zure parte-artzea antolatu eta zure enpresa erosleen artean sustatu ahal izan dezagun behar besteko aurrerapenarekin.

Informazio eta harremanetarako pertsona

Event Manager

Jesús Tobajas
Tel. +34 94 404 00 84
[email protected]

Idazkaritza

Iraia Moraño
Tel. +34 94 404 00 92
[email protected]