Azokak gehitzen, industria sortzen2020-11-03T17:19:29+01:00

Urteko topaketa industrial garrantzitsuena
3 egun, 7 azoka eta 1.000 enpresa erakusketari baino gehiago

2021eko EKAINAK 1/3
Bilbao Exhibition Centre

Industria indar handiarekin aldarrikatuko da 2021eko ekainaren 1etik 3ra Bilbao Exhibition Centre-n, +Industry azokan. Zazpi azoka hauek espazio bakar batean bateratzearekin, Bilbao Exhibition Centre esparrua herrialdeko Smart Manufacturing arloko topagune handiena bihurtuko da eta bertan elkartuko dira espezializazio handiko bisitariak eta mundu osoko 1.300 enpresa espezializatu baino gehiago.

ERAKUSTEGIEN ERLAZIOA 2019

Azokak batzen, industria sortzen

Bertan, jakintza partekatzeko, irtenbide berriak zuzenean ezagutu edo aurkezteko eta negozioak ixteko aukera egongo da, I+G+b arloarekin eta fabrikazio adimentsuaren paradigma berriekin konprometituta dauden enpresa eta erakunde publikoen partaidetzari esker

Industriarako ekipamendu eta aplikazioak Fabrikazio Aditibo eta 3D inprimaketan.

GEHIAGO IKUSI

Industriarako teknologia digitalen agente eta enpresa laguntzaileak elkartzen ditu.

GEHIAGO IKUSI

Espainiako aukerako eta bigarren eskuko makina-erreminta produktuen hornitzailerik onenak.

GEHIAGO IKUSI

Industria prozesuetarako ponpen, balbulen eta ekipamenduko sistemen soluzioak.

GEHIAGO IKUSI

Fabrikaziorako prozesu eta ekipamenduen topaketa handia.

GEHIAGO IKUSI

Industriarako hornikuntza eta erremintak.

GEHIAGO IKUSI

Networking para profesionales del mantenimiento e infraestructuras.

GEHIAGO IKUSI

Funtsezkoa da ezagutza transferitzea fabrikazio prozesu berritzaileetan aurrera egin ahal izateko

Ondorioz, +Industry hitzaldien gunean industriarako 4.0 irtenbideekin lotutako gako alderdiak landuko dituzten hitzaldiak izango dira nagusi: eraldaketa digitala, fabrikazio gehigarria, mantentze lan elektronikoak, aktiboen kudeaketa eta condition monitoring, energia eraginkortasuna, fluidoen prozesuetarako ekipamenduen konektibitatea, gainazalen tratamenduak eta estaldurak, etab.

+Industry-ra bertaratzen diren bisitariak erabakitzeko eta erosteko gai diren ondoko sektore hauetako enpresetako profesionalak dira

INDUSTRIA

  • Aeronautika
  • Elikadura eta edariak
  • Automobilgintza
  • Ekipamendu-ondasunak
  • Zementua
  • Klimatizazioa
  • Metalezko eraikuntzak
  • Etxetresna elektrikoak
  • Jasotzea
  • Energia eta utilities
  • Farmazeutikoa eta bioteknologikoa
  • Tren-industria
  • Aireportu eta itsas portuen industria
  • Ingeniaritzak
  • Makina-erreminta
  • Meatzaritza
  • Motoreak
  • Ontzigintza
  • Papera eta enbalajea
  • Petrokimikoa
  • Plastikoa
  • Kimikoa
  • Burdingintza
  • Garraio eta azpiegiturak
  • Ur-tratamendua
  • Hondakin-tratamendua

BANAKETA

  • Eraikuntza-materialen, zuraren, ateen… biltegiak
  • Industria-hornikuntzako biltegiak
  • Burdindegien kooperatibak eta erosketa-taldeak
  • Saltoki handiak eta brikolaje-zentroak
  • Burdindegi industrialeko handizkari eta txikizkariak

ERABILTZAILE PROFESIONALAK

  • Arkitektoak, aparejadoreak eta obra-buruak
  • Sarrailagileak
  • Gremioak (instalatzaileak, igeltseroak, arotzak)