Serieko fabrikazio industrialera begira

Industrian fabrikazio gehigarria aplikatzen duten sektoreko punta-puntako enpresa eta entitateen ordezkariek parte hartu dute gaur arratsaldean “Additive Talks” hitzaldien programaren lehenengo jardunaldian; besteak beste, Siemens, HP, IMH, Triditive, TRUMPF, Dynamical 3D, EOS, Baker Hugues eta Basque Industry Innovation Hub. Hitzaldiak ADDIMAT-ek (Fabrikazio Aditiboko eta 3Dko Teknologien Espainiako Elkartea) koordinatutako ADDIT3D azokaren laugarren edizioaren parte dira.

Sektore gehigarriko erronka nagusietako bat serieko fabrikazio industriala da, eta haren egungo egoerari, eskalagarritasunari, barneratzeari eta efizientziari buruz hitz egin dute gaur arratsaldeko hitzaldietan. Agerian utzi da sektoreak are inplementazio handiagoa ahalbidetuko dioten erronkei aurre egin ahal izango diela. Azken urteotan, fabrikazio gehigarriak aukera ugari eta oso anitzak ireki dizkie industriako sektore guztiei. Halaber, prototipoak eta pieza funtzionalak zein azken piezak merkatuko beste teknologiek baino kostu txikiagoarekin eta bizkorrago egiteko modu berriak sortzen lagundu die enpresei.

Ongi etorria emateko ekitaldian Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari nagusia, eta Xabier Ortuetak, AFM Cluster-en Zuzendari orokorra, hartu dute parte.

Bihar, eta berriz ere “Conference Theatre 5 by SPRI” esparruan, hainbat gai interesgarri jorratuko dituzte “Additive Talks” hitzaldiek, besteak beste: “balio-katearen garapena”, “teknologia eta material berriak” edo “etorkizuneko itsasontzia inprimatzea”.

-ek idatzirik |2019-06-05T16:47:12+02:005 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

For security, use of Google's reCAPTCHA service is required which is subject to the Google Privacy Policy and Terms of Use.

Go to Top