Ibarmia, Mizar additive eta DG digital, berrikuntza sariak 2016

Makina-erreminten eta fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak, AFM-Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Berrikuntza Sariak 2016 eman dizkiete Ibarmia, Mizar Additive eta DG Digital enpresei. Era berean, Zayer enpresak aipamen berezia jaso du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako diputatu Imanol Pradalesek, AFMren presidente Antxon Lopez Usozek, CDTIko Sustapen eta Lankidetza zuzendari Andrés Zabarak eta BECen zuzendari nagusi Xabier Basañezek banatu dituzte sariak; gainera, edizio honetan, berritasun garrantzitsu bat erantsi zaie, izan ere, beste bi kategoria sortu dira: bata fabrikazio gehigarriari eskainia eta bestea 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan txertatzeari, makina-erremintak, osagaiak, erremintak eta osagarriak kategoriari batu zaizkionak.

Zehazki, makina-erremintak, osagaiak, osagarriak eta erremintak kategoriako Berrikuntza saria Ibarmia enpresari eman zaio, bere mekanizatu-zentro unibertsalagatik, mahai eta zutabe mugikorrak eta urkila-burua dakartzana. Epaimahaiak makinaren diseinu osoa hartu du aintzat, alderdi formalak nabarmenduta, esaterako,  ergonomia eta identitate korporatiboa.

Fabrikazio gehigarria edo 3D kategoriako Berrikuntza saria Mizzar Additiveri eman zaio, bere metodoa hezurrak konpontzeko plaka pertsonalizatu bat, pazientearen anatomiara erabat egokitua, sortzeko aplikatu izanagatik.

4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan txertatzeari dagokion kategoriako Berrikuntza saria DG Digital enpresak jaso du, konektibitateari hiru mailatan (makina, prozesua eta fabrika) heltzen dion 4.0 proiektu integralak.

Era berean, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Zayer enpresari, bere Arion mekanizatu-zentroagatik, 4.0 kontzeptuak erantsi baitizkio.

Azkenik, Berrikuntza sarien antolakuntzak makina-erremintaren sektorearekin loturiko karrera bukaerako proiektu onenaren AFM-SIF saria Francisco Javier Lloníni eman dio, “Grafitozko erreminta Laminated  Object   Manufacturing aplikatuta fabrikaturiko elektrohigadurarako” lanagatik.

-ek idatzirik |2016-06-01T15:20:22+02:001 de ekaina de 2016|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top